• ENPRESAK GAUR
  • Euskara planen ekarpenaren gaineko jardunaldia antolatu du Ekonomisten Euskal Elkargoak

Euskara planen ekarpenaren gaineko jardunaldia antolatu du Ekonomisten Euskal Elkargoak

Emun aholkularitzak eginiko Gehi ikerketaren emaitzak azalduko dituzte, hainbat enpresen kasuak aztertu ondoren​​​​​​​

Gehi izeneko ikerketa egin du Emun aholkularitzak | Argazkia: Emun
Gehi izeneko ikerketa egin du Emun aholkularitzak | Argazkia: Emun
2024eko azaroaren 13a
Eg. 2024eko azaroaren 13a

Ekonomisten Euskal Elkargoak jardunaldi bat antolatu du Euskara planak lehiakortasunerako palanka izateko esperimentazioa izenekoa. Zehazki, elkargoaren euskara komunitateak antolatu du ekitaldia, eta azaroaren 20an egingo da, arratsaldeko 18:30ean, elkargoaren Bilboko egoitzan.

 

Jardunaldian Gehi izeneko ikerketaren emaitzak aztertu eta ateratako ondorioak azalduko dira. Ikerlan horretan, euskara planek egiten duten ekarpena aztertzen da, enpresen lehiakortasunean eragina duten faktoreetan. Emun aholkularitzak eginiko azterketan lau enpresen kasuak behatu dira: Ikerlan, Fagor Electronica, Danobat eta Eika. Azken bi enpresa horietan egindako esperimentaziorako esku-hartzeen berri ere emango da jardunaldian.

Ekitaldia presentziala izango da. Haatik, online jarraitzeko aukera izango du interesdun orok, elkargoaren YouTubeko kanalean. Doakoa den arren, presentzialki gerturatzeko aurrez izena eman beharra dago (elkargoaren webgunean). Ordubete iraungo duen jardunaldian, azalpenak emango dituzte Emuneko aholkulariak diren Ainhoa Mendibil Artetxek eta Onintza Legorburu Larreak.