GES – Global Energy Servicesek 2026an eraikuntza-arloko negozio-bolumena %83 handitzea aurreikusten du, 247 milioi euroko zenbatespenarekin. Hazkunde hori energia fotovoltaikoko proiektuetan eta bateriadun biltegiratze-sistemen garapenean oinarrituko da batez ere, teknologia horiek biltzen baitute egungo zorroaren zati handi bat.
Enpresak bere Eraikuntza dibisioa berrantolatu du bere gaitasun operatiboa indartzeko eta jardueren dibertsifikazioa zein nazioarteko hedapena bultzatzeko. Eguzki-energia da oraindik ere eragile nagusia: 2025ean, eraikuntza-arloko kontratuen %77 inguru suposatu zuen, eta datozen hilabeteetan ere hazkundearen buru izaten jarraitzea espero da. Aldi berean, konpainiak adierazi du Espainiako Estatuko sektore eolikoaren “moteltzeak” kanpoko merkatuetan duen jarduera areagotzera eraman duela taldea, batez ere Latinoamerikan, non 2,1 GW inguruko proiektuak aztertzen ari den.
Estrategia horren barruan, GESek energia-metaketari, azpiestazio elektrikoei eta goi-tentsioko lineei lotutako negozio-lerro berriak ere bultzatu ditu. Proiektu berriei dagokienez, azpimarragarriak diren zenbait kontratu lortu ditu, esaterako, Txilen haize-energia, eguzki-energia eta biltegiratzea sortzeko proiektua.