Gipuzkoako bederatzi enpresa Parisko Midest Global Industrie azokan izango dira

Subcontext Gipuzkoa ekimenaren stand informatibo bat ere egongo da topaketan. Helburua lurraldeko azpikontratazio eskaintza zabaltzea eta enpresa gipuzkoarrentzat aukera komertzialak erakartzea izango da

Parisko Midest-Global Industrie topaketak industria sektoreko 2.300 enpresa biltzen ditu | Argazkia:  iStock Parisko Midest-Global Industrie topaketak industria sektoreko 2.300 enpresa biltzen ditu | Argazkia: iStock

Midest-Global Industrie Frantziako hitzordu industrial nagusiak datorren astelehenean irekiko ditu ateak, hilaren 25ean. Frantziako industria ekitaldirik handienak, industria sektoreko 2.300 enpresa bilduko ditu. Hain juxtu, Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberarekin eta ICEXekin lankidetzan antolatzen duten azokan, fundizioan, forjaketan, mekanizazioan, eraldaketa metalikoan, plastikoetan, kautxuan eta elektronikan espezializatutako 33 enpresak hartuko dute parte, eta horietatik bederatzi gipuzkoarrak izango dira: Engranajes Grindel S.L, Jose Maria Mendiola, Eibar Precision Casting S.L, Nemesio Zubia, Urrestarazu Metalworking S.L, Claudio San Martin S.A, Alai Extrusion eta Polifluor S.L.

Subcontext Gipuzkoa ere, bertan

Subcontext Gipuzkoa Parisko azokan izango da aurten ere, stand informatibo batekin. Asmo nagusia lurraldeko eskaintza azpikontratista zabaltzea eta enpresa gipuzkoarrentzat aukera komertzialak erakartzea izango daGipuzkoako Bazkundetik iazko edizioa "arrakastatsua" izan zela adierazi dute, izan ere, Frantziako erosleek 100 eskari baino gehiago egin zituzten lurraldeko enpresetan. 

Ildo berean,  merkataritza aukerak erakartzeko azokak kanal nagusietako bat direla azpimarratu dute Bazkundetik. Eta azpikontratazioaren kasuan, aurrez aurreko tratua "funtsezkoa" dela nabarmendu dute, azken aldiko esperientziak erakusten duelako bezeroarentzat garrantzia handia duela hornitzaileak konfiantza eta segurtasuna transmititzea.

Horregatik, Gipuzkoako Bazkundearen esanetan, horrelako topaketa garrantzitsuetan parte hartzea "apustu" bat da egun, enpresei nazioarteko merkatuan duten presentzia zabaltzeko, negozio aukera berriak eskuratzeko, berrikuntza eta teknologia sustatzeko, eta maila globalean industriako eta beste eragile batzuekin ezagutzak eta esperientziak elkarbanatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK