• ENPRESAK GAUR
  • Gipuzkoako enpresen esportazioak %3,5 handitu ziren iaz

Gipuzkoako enpresen esportazioak %3,5 handitu ziren iaz

Inportazioak %2,6 igo dira. Goierrin egin dira lurraldeko salmenta gehienak (%17,7)

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 20a - 13:29

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, lurraldeko enpresen salmentak %3,5 hazi ziren 2025ean, eta hazkunde hori barne-salmenten (%3,4) eta esportazioen (%3,5) arteko igoera orekatuaren ondorioa izan da.

 

Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak ondutako txostenaren emaitzak dira. Azterketaren arabera, 2025ean, esportazioen pisua salmenten guztizkoaren %35,6an mantendu da, eta barne salmentena %64,4an.

Europako Batasuneko herrialdeetara egindako esportazioak %2 hazi dira, eta gainerako herrialdeetarako salmentak %5,3. Horren ondorioz, EBrako esportazioek pisua galdu dute: %53,5etik %52,7ra igaro dira; bestalde, munduko gainerako lekuetarako esportazioak %47,3 izan dira, eta iaz, berriz, %46,5 izan ziren.

 

Inportazioak, aldiz, %2,6 igo dira. Herrialde hornitzaile nagusiak Alemania, Frantzia, Txina eta Italia dira, inportazio guztien erdia baino gehiago.

Halaber, salmenten hazkundea nahiko orekatua izan da sektoreen artean: industria %3,3, eraikuntza %4,4 eta zerbitzuak %3,5.

Gipuzkoako enpresen kanpo salmenten oinarria ekipo ondasunei lotutako industria adarrak dira: makineriari eta garraio-materialari dagokienez, esportazio guztien %24,9 eta %15,1 dira, hurrenez hurren; oinarrizko metalgintza %10,9 da, metalezko gaiak %8,2 eta merkataritza %7,6. Bost adar horien artean Gipuzkoako esportazio guztien %66,7a hartzen dute.

Eskualdeka, Goierrin egin dira lurraldeko salmenta gehienak (%17,7). Ondoren, Donostian, (%16,7) eta hirugarren eta laugarren Donostialdeako enpresak (%13,2) eta Debagoienekoak (%12,1), hurrenez hurren.