Emunek abian jarri du gizarte eraldaketako egitasmoak babesteko deialdia. Arrasateko kooperatibak, urtero, emaitza ekonomikoen zati bat IPDK funtsera (Interes Publikorako Derrigorrezko Kontribuzioa) bideratzen du, eta hala egingo du aurten ere 2025eko emaitza ekonomikoen zati batekin.
“Emunen, gizarte eraldaketa ideia abstraktua baino gehiago da, gure izateko eta lan egiteko moduaren parte. Gizarte bizigarriago baterantz, euskaratik eta euskaraz, komunitateen bidelagun izateko sortu ginen, eta urte hauetan guztietan bokazio hori eguneratzen eta zabaltzen joan gara: gizarte euskaldun, justu eta jasangarriago baten alde eragiteko lan egiten dugu”, adierazi du kooperatibak ohar bidez.
Gauzak horrela, gizarte eraldaketa oinarri duten proiektu komunitarioek irailaren 30era arte izango dute beren hautagaitza aurkezteko epea. Emunek azaldu du beren balioekin bat egiten duten “proiektu, ideia edo herri-ekimenak” babestu eta haiekin elkarlana sustatzea duela helburu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta