GKN, Larraioz, eta Basque Automationek bat egin dute Indeusekin

Lankidetza sareak ere badu lehen kidea: Soziolinguistika Klusterra

Durangon egin den Indeusen urteko bigarren bilerara bertaratutakoen familia argazkia | Argazkia: INDEUS Durangon egin den Indeusen urteko bigarren bilerara bertaratutakoen familia argazkia | Argazkia: INDEUS

Indeusek urteko bigarren bilera egin berri du Durangon, joan den otsailean egindako batzar nagusian hartutako erabaki eta konpromisoen nondik norakok aztertzeko. Industriaren Euskal Plataformak bosgarren urteurrena bete du, eta azken asteotan hiru enpresa egin dira Indeuseko kide: Zumaian eta Legazpin kokatuta dagoen Gkn Automotive, Larraioz Elektronika Industrial, eta azken honen barruan sortutako enpresa, Basque Automation. Era berean, lankidetza sareak badu lehen kidea, eta hori Soziolinguistika Klusterra da, euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea xede duen erakundea.

Bilera Spri taldeak zibersegurtasun industrialaren arloan dituen laguntzen berri emanaz hasi da, eta ondoren Gislan enpresak bere jarduna aurkeztu du. Topaketak aurrera egin ahala, Eika, BRTA eta EEEren eskutik jarraian praktika onen atalean murgildu dira, eta amaitzeko taldekako ariketak egin dituzte.

Industria Berriaren Hiztegia

Indeus-en sorrerarekin bat, Sprik industria sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua egiteari ekin zion, etengabe kontzeptu berriak sortu eta zaharrak eguneratzen ari den sektorea delako. Helburua, industria berriari buruzko oinarrizko terminologia fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea izan da. Egun, 918 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte, guztira 3.814 termino.

Bide batez, bosgarren urtemuga baliatuz, Industria Berriaren Hiztegiak diseinu berria estreinatu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK