Gobernuak landa eremuko ekintzaileak omendu ditu

Argazkia: Nafarroako Gobernua
Argazkia: Nafarroako Gobernua
2022eko maiatzaren 2a
Eg. 2025eko apirilaren 4a

Lehen sektoreko dibertsifikazioa eta Nafarroako landa-ingurunean ekintzailetza-kasu desberdinak erakusten dituen Ideiak loratuz erakusketa inauguratu dute gaur Iruñeako Geltoki gunean.

 

Erakusketak landa eremuan ekintzaile izan diren pertsonen argazkiak biltzen ditu. Nafarroako herri eta eskualden suspertze ekonomikoa ahalbidetzen duten proiektuen argazkiak dira. Erakusketak biltzen dituen ekintzailetza adibideen artean jarduera fisikoarekin lotutakoak daude (crossfit guneak eta adinduentzako ariketa fisikoa) eta baita osasunarekin (fisioterapia zentroak, osteopatia...), aisialdiarekin (scape roomak, autokarabanen alokairua, musika ikuskizunak) eta beste zenbait zerbitzurekin ere bai.

Erakusketa honen bidez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen sailak nekazal arlokoak ez diren inbertsioak burutzera eta enpresak sortzera bideratutako diru-laguntza deialdien berri eman nahi izan du.