• ENPRESAK GAUR
  • Goierri Valleyk 545.000 euroko diru-sarrerak lortu zituen iaz

Goierri Valleyk 545.000 euroko diru-sarrerak lortu zituen iaz

Elkarteak 80 erakunde bazkiderekin itxi zuen urtea. 2026ko hainbat proiektu dituzte gaur egindako batzarrean

Batzar nagusia egin du Goierri Valleyk Ordizian | Argazkia: Goierri Valley
Batzar nagusia egin du Goierri Valleyk Ordizian | Argazkia: Goierri Valley
2026ko ekainaren 12a - 15:08

Goierri Valleyk urteko batzar orokorra egin du gaur Ordizian (Gipuzkoa), eta agentziako bazkideek aho batez onartu dituzte 2025eko kontu ekonomikoak. Elkarteak 80 erakunde bazkiderekin itxi zuen urtea (63 bazkide arrunt eta 17 kolaboratzaileekin), eta 545.000 euroko diru-sarrerak lortu zituen, gastuak 536.000 eurokoak izanik.

 

2025ean hainbat proiektu gauzatu ditu Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) erakundeak, besteak beste, Argentinara egindako misio bateratua, Txilen eginiko hainbat lankidetza, +Industry azokan parte hartzea edota bi dibertsifikazio egitasmo babestea.

2026ko kudeaketa-planari begira, Goierri Valley hainbat proiektu aurkeztu ditu: Eraikuntza Industrializatua: eraikin industrializatuak eskaintzeko gai izango den enpresa bat sortzea helburu duen proiektua; Nor da nor? izeneko tresna, eskualdeko enpresetako profesionalak ikasleengana hurbiltzeko asmoz; eta plan estrategiko berria.