• ENPRESAK GAUR
  • Goierriko enpresa ekimen berrien lehiaketaren 28. edizioa martxan da

Goierriko enpresa ekimen berrien lehiaketaren 28. edizioa martxan da

Hiru kategoriatan emango dituzte sariak. Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 26ra arte izango da zabalik

    Goiekik antolaturiko Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketaren 2024ko irabazleak | Argazkia: Goieki
    Goiekik antolaturiko Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketaren 2024ko irabazleak | Argazkia: Goieki
    2025eko ekainaren 25a
    Eg. 2025eko ekainaren 25a

    Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak Enpresa Ekimen Berrien XXVIII. Lehiaketa martxan jarri du. Hiru kategoria sarituko dira: Enpresa ekimen berriko proiektu onena, enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena eta ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onena.

     

    Lehen kategoriaren irabazleak 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du, eta 2024-2025 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei zuzenduta dago.

    Bigarren kategoriak 2.000 euroko ordainsaria du, eta ekintza berritzaileak garatzearen ondorioz, enpresan bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko enpresa txiki eta ertainak aurkeztu daitezke bertara.

     

    Hirugarren sariaren irabazleak ere 2.000 euroko jasoko ditu. 2024-2025 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonei zuzendutako kategoria da.

    Hautagaitzak aurkezteko epea 2025ko irailaren 26ra arte izango da zabalik.