Goiekik Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XXIX. Lehiaketa abiatu du. Aurten hiru kategoria sarituko dira: Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena, Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena eta Ekintzailearen bitartez Gizarte Inklusio proiektu onena.
Lehen kategorian 6.000 euro banatuko dira (3.000 euro gehigarri konpainia kooperatiba bada). 2025-2026 urtean zehar negozio ideia bati buruzko bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei zuzenduta dago.
Bigarren kategorian 2.000 euro emango dira, eta ekintza berritzaileak garatzearen ondorioz, enpresan bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
Azkenik, hirugarren kategoriko saridunak 2.000 euro lortuko ditu. 2025-2026 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago.
Proiektuak aurkezteko epea irailaren 25era arte egongo da zabalik.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta