• ENPRESAK GAUR
  • Golfa oinarri duen "premium" bidaiak antolatzeko enpresa sortu da

Golfa oinarri duen "premium" bidaiak antolatzeko enpresa sortu da

IeTeam talde bizkaitarra proiektuaren parte da

Golf in green destination proiektuak bidaia esklusiboak eskainiko ditu | Argazkia: IeTeam
Golf in green destination proiektuak bidaia esklusiboak eskainiko ditu | Argazkia: IeTeam
2025eko maiatzaren 7a
Eg. 2025eko maiatzaren 8a

Golf in green destination (GGD) izeneko sozietate berria sortu da, Bizkaiko IeTeam aholkularitza enpresaren laguntzarekin. GGDk “premium” bidaiak antolatuko ditu golfa oinarri izanik, hau da, kirol hori gustuko duten bezeroei bidaiatzeko proposamen esklusiboak eskainiko dizkiete. “Espainiako Estatuko iparraldea ezagutaraziko” du enpresak bidaien bitartez, eta golfaz haratago, bezeroek “eskaintza turistikoaz, gastronomiaz, eta kulturaz disfrutatzeko aukera” ere izango dute.

 

Proiektu berrian lau eragileren esperientzia eta ezagutzak bildu dira: Basque Destinationen ibilbide “sendoa” neurrira egindako bidaien kudeaketan; IeTeam taldearen aholkularitza; Arin Expressen logistika eta mugikortasun gaitasuna; eta, azkenik, Andus Eventsen golfaren merkatuari buruzko ezagutza.

Besteak beste, 2025. urterako ibilaldia prestatu dute Iparraldeko Santiago Bidea egiteko golfean jokatzen den bitartean, baita golfa eta ardogintza bateratuko dituen bidaia ere.