
Uztailaren 1ean lanuzteak hasiko ditu Moventis Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresak, zeinak Billabesa Iruñeko autobus publikoak kudeatzen dituen. Enpresa batzordeak iragarri duenez, zuzendaritzak ez du “proposamen errealik” egin hitzarmen kolektiboa lortzeko bidean aurrera egiteko. Aldi berean, batzordeak ohartarazi du grebak eragin zuzena izan dezakeela sanfermin jaietan.
Konpainiako zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamenak KPIaren araberako ordainsarien igoera barne hartzen zuen, baita “lan baldintzen kalitateak hobetzeko beste zenbait neurri” ere. Carlos Elizalde Moventis TCCko Marketin eta Komunikazio zuzendariak adierazi du enpresak konpromisoa duela elkarrizketarako, eta azaldu du espero dutela langileek eskaintza baloratzea bihar egingo duten bileran, hala, sanferminetan garraioan arazoak ekiditeko.
Enplegatuen ustetan, ordea, jai egunetan garraioan izan daitezkeen kalteak saihesgarriak ziren, “enpresak erantzukizunez jokatu izan balu”. Era berean, biztanleei eskatu diete haien egoera ulertzeko, enpresak negoziazioa blokeatu duenez “derrigortuak” izan baitira lanuzteak egitera.