Guillermo Buces da Cebekeko presidente berria

Lehen aldiz bi hautagairen artean bozkatu behar izan dute Batzar Nagusiko kideek, baina, azkenean, kanpoan geratu da Nuria Lekue

Guillermo Buces | Argazkia: LinkedIN
Guillermo Buces | Argazkia: LinkedIN
2025eko maiatzaren 14a
Eg. 2025eko maiatzaren 14a

Guillermo Buces izendatu dute Cebekeko presidente berri. Lehen aldiz bi hautagai izan dira hauteskundeetan, baina, azkenean, Nuria Lekueren aurrean gailendu da Buces. Carolina Pérez Toledo ordezkatuko du presidente berriak, Toledok otsailean jakinarazi baitzuen 2021etik zeraman kargua utziko zuela.

 

Bozketa zenbait orduz atzeratu da, antza arazoak izan dituztelako bozketa telematikoarekin. Batzar Nagusiko 138 kideek zehaztu dute zein izango den zuzendaritza-batzorde berria, hogeita hamabi pertsonez osatzen dena, baina hogeita bi jada aurrez aukeratuta zeuden. Hala, soilik hamar pertsona aukeratu behar izan dituzte bozketan, eta Nuria Lekue kanpoan geratu da.

Buces zuzendari exekutiboa izan da Biolid Industrias Grafican, eta egun Bizkaiko Arte Grafikoen Elkarteko presidentea ere bada.