Kasedan (Nafarroa) egoitza duen Viscofan konpainiak Haiaos izeneko enpresa txinatarra bereganatu du, Viscofan Technology filialaren bitartez, azken hori ere txinatarra izanik. Kalkuluen arabera, Haiaos konpainiaren balioa 133 milioi eurokoa da, eta erosketa 2027ko lehen seihilekoan burutzea aurreikusi dute.
Viscofanek hasierako akordioa lortu du akziodun talde batekin zeintzuek, guztien artean, Haiaosen %58,94 duten. Baina nafarren asmoa partaidetza handiagoa erostea da: enpresaren %85era iritsi arte. Hori lortzeko, salerosketa-akordioak sinatu behar ditu oraindik gutxiengoa duten beste akziodun batzuekin, gainerako %41,06aren jabe baitira. Hala, enpresaren %15 fundatzaileena izango litzateke erosketa burutu ostean ere.
Haiaosek kolageno-bilgarriak ekoizten eta banatzen ditu; iaz, 57,5 milioi euro irabazi zituen, 16,5 milioi euroko Ebitdarekin. Viscofanen jardunak ere lotura zuzena du Haiaosekin, haragi-produktuetarako bilgarriak fabrikatu eta merkaturatzen baititu. "Haiaosen tokiko gaitasunak eta Viscofanen esperientzia teknologiko, industrial eta komertziala uztartuta, eskualdeko bezeroei merkataritza-proposamen osoagoa eskaini ahal izango zaie", adierazi du konpainiak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta