• ENPRESAK GAUR
  • Haizea Wind Groupek 300 bat langile kontratatuko ditu Bilboko portuko lantegirako

Haizea Wind Groupek 300 bat langile kontratatuko ditu Bilboko portuko lantegirako

Lantegia handitzeko obrak egiten ari da enpresa taldea, eta etorkizuneko lan kargari erantzun ahal izateko urrian eta azaroan egin nahi dituzte kontratazioak

Haizea Bilbaoren monopilote bat | Argazkia: Haizea Wind Group
Haizea Bilbaoren monopilote bat | Argazkia: Haizea Wind Group
2023eko urriaren 17a
Eg. 2023eko urriaren 17a

Haizea Wind Groupek, itsas aerosorgailuentzako euskarri egiturak fabrikatzen dituen taldeak, gaur jakinarazi duenez, Bilboko portuko Haizea Bilbao lantegirako 295 langile kontratatu behar ditu. Hainbat esparrutako langileak beharko ditu taldeak, besteak beste, galdaragintza, pintura eta ingeniaritzakoak, eta kontratazioak urrian eta azaroak egitea aurreikusten du.

 

Haizea Bilbao lantegiko lan kargari erantzun ahal izateko behar ditu langileak euskal enpresa taldeak. Bilboko portuko planta handitzeko lanetan dihardute oraindik, eta orain arteko hiru nabeei beste horrenbeste gehituko zaizkie, baita eraikitzen ari diren monopilote berriak gordetzeko biltegi bat ere. Denera, azpiegitura berri hauek 150 milioi euroko inbertsioa ekarri du.

Taldeak azaldu duenez, kontratazio hauekin “lan egonkor eta kalitatezko baten aldeko apustua” egingo dute, eta hainbat arlotako formakuntza aukerak eskainiko dizkie langileei.