Haizea Wind Groupek hainbat monopilote entregatuko diozkio Ørsted enpresa daniarrari. Ørsted itsas energia eolikoaren merkatuko operadore nagusietako bat da mundu mailan, eta munduko itsas parke eoliko handiena eraikitzen ari da, Hornsea 3 izenekoa, Ipar Itsasoan, Norfolk (Ingalaterra) kostaldetik 120 kilometrora. 2,9 GWko edukiera duela, azpiegiturak energia garbia emango die Ingalaterrako 3,3 milioi etxe baino gehiagori.
Monopiloteak itsas hondoan jartzen diren piezak dira, aerosorgailuak eutsi ahal izateko. Konpainiak argitu du Iberiar penintsulan orain arte fabrikatutako piezarik handienak egin dituztela, eta Europako bigarrenak. 11 metroko diametroa, 105 metro baino gehiagoko luzera eta 2.300 tona baino gehiagoko pisua dute.
Egitura horiek ontziratzeko Haizea Wind Groupek Grúas Aguado bazkide logistikoaren laguntza izan du. Enpresak Bilboko Portuko instalazioen barruan monopiloteak lekuz aldatzeko lanetan lagundu du, zeina konplexutasun handiko lana izan den, piezen tamaina eta pisua dela eta.
Gaur egun, Haizea Wind Group taldearen Bilboko Portuan dagoen lantegiak 200.000 metro koadro baino gehiagoko azalera du, sei nabe eta dorreak nahiz monopiloteak biltegiratzeko eremu bat du. 900 langile baino gehiagok egiten dute lan bertan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta