
2023eko azaroaren 9a
Eg.
2023eko azaroaren 9a
London North Eastern Railway (LNER) tren operadoreak Erresuma Batuan hamar tren egiteko hautatu du CAF. Hiru motatakoak izango dira trenak, elektrikoak, dieselarekin eta bateriekin funtzionatuko dutenak, eta kontratuak zortzi urtetarako mantentze zerbitzua ere aurreikusten du.
Denera, Beasaingo enpresak 500 milioi euroko operazioa gauzatu du. Trenek hamar bagoi izango dituzte. Zehazki, Poterbrook enpresarentzat egingo dituzte, eta hauek LNER operadoreari alokatu dizkiote jarraian.
East Coast Main Line trenbidean erabiliko dira CAFen trenak, eta hauen ekoizpena Euskal Herrian hasiko bada ere, azken egokitzapenak enpresak Galesko Newport hirian duen fabrikan egingo dituzte.