• ENPRESAK GAUR
  • Hasi da Loiuko aireportuko Groundforceko langileen greba

Hasi da Loiuko aireportuko Groundforceko langileen greba

Orotara Aenak kudeatzen dituen 11 aireporturi eragingo diote lanuzte partzialek, tartean Madril eta Bartzelonakoei. Ez hala Hondarribiako, Forondako edo Noaingo aireportuei

Loiuko aireportua | Argazkia: iStock
Loiuko aireportua | Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 30a - 10:27

Loiuko eta Aenako beste 11 aireportuetan —tartean Madril eta Bartzelona— greba hasi dute Groundforceko langileek. Globaliako lurreko zerbitzukoez arduratzen da Groundforce, alegia, asistentziaz, fakturazioaz, ontziratzeaz eta ekipajeaz, eta enpresako 230 langile aritzen dira Loiun lanean. Gaur ez ezik, apirilaren 1ean, 3an eta 6an izango da greba, eta lanuzte partzialak izango dira, 05:00etatik 07:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. 

 

CCOO, UGT eta USOk deituriko greba mugagabea da, desadostasunak izan baitituzte zuzendaritzarekin hitzarmen kolektibo berri baten negoziazioan eta horrek sindikatuen haserrea piztu du. Zehazki, soldaten igoeraren aplikazioa izan da eztabaida nagusietako bat. Hitzarmenaren 94. artikuluan jasotzen denez, soldatak %7,82 igo beharko lirateke, erosahalmenari eusteko berme gisa, KPIari loturiko diferentziala aintzat hartuta. Enpresak, ostera, defendatzen du igoera hori ezin dela sektoreko hitzarmenak ezartzen duena baino %4,58 handiagoa izan.