Hazikoopek eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Oinarri teknologikoa edo osagai digital esanguratsua duten eta eredu kooperatiboaren bidez garatu daitezken proiektuetan ekintzailetza sustatzea du helburu hitzarmen honek. Mondragon Unibertsitatearen ezagutza teknologiko eta enpresarialaren eta Hazikoop-en ekintzailetza kooperatiboari laguntzeko baliabideen arteko lotura bultzatzeko lan-esparru bateratu bat ezartzen du akordioak.
Enpresa aukera berriak sortzeko eta ekintzaileak beren ekimenak garatzeko programa eta baliabide egokienetara bideratzea da lankidetzaren asmoa. Aliantza honen ildo nagusietako bat Mondragon Unibertsitatearen ingurunearekin lotutako ekintzailetza-proiektuak Hazikoop UP! programarekin harremanetan jartzea izango da. Programa horren helburua enpresa-proiektu kooperatibo berritzaileak sustatzea, inkubatzea, azeleratzea eta sendotzea da.
Hitzarmen honen bitartez, prestakuntzako eta ezagutzaren transferentziako jarduerak elkarrekin antolatzeko aukera emango du. Besteak beste, lantegiak, saio teknikoak, mentoretzak, jardunaldiak eta bi erakundeetako profesionalekin, irakasleekin eta adituekin topaketak. Ekintza hauen bitartez, ezagutzak eta gaitasunak partekatzeko aukera izango da eta ekintzailetza teknologikoaren eta kooperatiboaren arloan lankidetzarako bide berriak aztertu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta