• ENPRESAK GAUR
  • Hiru hilabete bete dituzte greban Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek

Hiru hilabete bete dituzte greban Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek

ELAk salatu du greba eskubidea urratzen ari dela enpresa, besteak beste, kanpoko garbiketa enpresa bat kontratatu duelako eta greban ez dauden langileei bestelako eginkizunak esleitu dizkielako

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2026ko uztailaren 16a - 14:31
Eg. 2026ko uztailaren 16a - 15:26

Donostiako Metropolitan gimnasioko langileek hiru hilabete egin dituzte greban. Apirilaren 13an greba mugagabeari ekin zioten, zuzendaritzak lan hitzarmen propio bat negoziatzeari uko egin ostean. Bada, ELAk gaur jakinarazi du gimnasioaren jabe den enpresa greba eskubidea urratzen ari dela, eta hilabeteotan ez diela erantzun langileek egindako proposamenei.

 

Sindikatuak sei salaketa aurkeztu ditu Lan Ikuskaritzan, greban dauden langileak legez kanpo ordezkatu dituelako Metropolitanek. ELAk dio zuzendaritzak kanpoko garbiketa enpresa bat kontratatu duela, eta greban ez dauden langileei bestelako eginkizunak esleitu dizkiela.

Horrekin batera, sindikatuak salatu du Metropolitanek ia 5.000 bazkideri kuotaren %100 kobratzen diela, nahiz eta zerbitzuaren kalitatea “nabarmen” okertu den. Zerbitzua langile gutxiagorekin eta inprobisatutako klaseen bidez eskaintzen ari dela ere salatu du sindikatuak.

 

ELAk gogorarazi du Donostiako gimnasioko langileen diru-sarrerak gutxieneko soldatari lotuta daudela eta lanaldiak lurraldeko hitzarmenak ezarritakoak baino luzeagoak direla.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain