Confebasken arabera, Gizarte Segurantzan izena emanda dauden EAEko enpresen kopuruak behera egin du azken urtean. Patronalak zenbatu duenez, abenduan 57.474 sozietate zeunden izena emanda, azaroan baino 166 gutxiago, eta 2024ko abenduan baino 111 gutxiago.
Pandemia aurreko garaiekin alderatuta, 2020ko otsailean baino 1.419 enpresa gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Sektoreka, eraikuntza sektorean 2024ko abenduan baino enpresa gehiago daude orain (61 gehiago). Industrian (-117) eta zerbitzuetan (-27), berriz, enpresa kopurua murriztu egin da.
Autonomoei dagokienez, 166.439 zenbatu ditu patronalak abendu amaieran, 2024an baino 510 gutxiago, eta azaroan baino 38 gutxiago.
Azkenik, patronalak jakinarazi du hartzekodunen konkurtsoan 221 enpresa sartu zirela 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan, 2023ko epe berean baino %29,4 gehiago.