Iberdrolaren dibidenduak %14,4 hazi dira

Akzioko 0,231 euro gordineko dibidendua ordainduko du konpainiak

Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea | Argazkia: Europa Press Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea | Argazkia: Europa Press

Iberdrolak akzioko 0,231 euro gordineko dibidendua ordainduko du 2024ko kontura, alegia, 2023. urtean baino %14,4 gehiago. Akziodunek urtarrilaren 31n jasoko dute eskudiruzko dibidendua. Horrez gain, konpainiak aurreikusten du dibidendu osagarria uztailean gehitzea, akziodunen batzar nagusian onartu ondoren.

Bestalde, urtarrilaren 9tik aurrera energia konpainiaren akzioak kotizatzen hasiko dira, zeinak %1,7ko errentagarritasuna duten egungo prezioen gainean. Ordainsaria jasotzeko hiru modu edukiko dituzte akziodunek: batetik, konturako dibidenduari dagokion zenbatekoa eskudirutan kobratzea, alegia, akzioko 0,231 euro gordin; bestetik, esleipen eskubideak merkatuan saltzea; azkenik, akzio libre berriak eskuratzea, doan. Hiru aukerak konbinagarriak dira, hau da, akziodun berak nahi duen metodoa edo metodoak aukeratzeko eskubidea izango du. 

Konpainiak, besterik adierazi ezean, akzio libre berriak jasotzeko aukera lehenesten du. Hala nahi ez dutenek beren banku-entitatea abisatu beharko dute urtarrilaren 10etik 23ra bitartean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK