• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak lehen aldiz inbertitu du sare elektrikoetan Espainian

Iberdrolak lehen aldiz inbertitu du sare elektrikoetan Espainian

Electra del Maestrazgo talde energetikoa Teruelen eta Castellón kokatzen da

Taldeak 1.350 kilometro ditu behe- eta erdi-tentsioko lineetan | Argazkia: Iberdrola
Taldeak 1.350 kilometro ditu behe- eta erdi-tentsioko lineetan | Argazkia: Iberdrola
2025eko maiatzaren 15a
Eg. 2025eko maiatzaren 15a

Iberdrolak gaur bertan eman du aditzera Electra del Maestrazgo izeneko talde elektrikoa erosi duela. Konpainia elektrikoak sare elektrikoak Espainiako Estatu mailan erosten dituen lehen aldia da. Hala, Bilboko enpresak 13.000 milioi euro inbertituko ditu negozio berrian 2025 eta 2026 urteetan zehar, eta erosketak berak, gutxi gorabehera, 75 milioi euroko balioa izan du. Haatik, oraindik Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) onespena jaso behar du erosketak.

 

Electra del Maestrazgo hiru enpresen batura da: Hidroeléctrica del Guadalope SA, Maestrazgo Distribución Eléctrica SLU eta Electra Energía. Lehenengoa energia elektrikoa sortzeaz arduratzen da, bigarrena energia hori banatzeaz, eta hirugarrena, aldiz, merkaturatzeaz. 

Castellón eta Teruelen operatzen du enpresak eta 1.350 kilometro ditu behe- eta erdi-tentsioko lineetan. Hori ez ezik, 21.000 hornikuntza puntu ditu, 19.000 bezero, baita 6,8 megawatt-eko (MW) gaitasuna ere, panel fotovoltaikoei eta hidroelektrizitateari esker.

 

Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidenteak esan du erosketa horrekin konpainiak berretsi egiten duela energia eraginkortasunarekin duen konpromisoa. Eragiketa Iberdrolaren plan estrategikoaren barruan kokatzen da; izan ere, konpainiak lehentasuna jarri nahi du sareen hazkundean, trantsizio energetikoa oinarri izanik.