• ENPRESAK GAUR
  • Lanbide Heziketako hainbat ikasle saritu ditu Iberdrolak Bilbon

Lanbide Heziketako hainbat ikasle saritu ditu Iberdrolak Bilbon

'Iberdrola Sariak FP: etorkizun elektrikoaren apustua'ren lehen edizioaren proban Gipuzkoako eta Bizkaiko ikasleek parte hartu dute

Iberdrola FP sarien lehen edizioa | Argazkia: utzitakoa
Iberdrola FP sarien lehen edizioa | Argazkia: utzitakoa
2026ko urriaren 28a - 13:09
Eg. 2026ko urriaren 28a - 14:00

Iberdrolak Lanbide Heziketa saritu nahi du eta horretarako Iberdrola Sariak FP: etorkizun elektrikoaren apustuaren lehen edizioa antolatu du Bilbon. Sari hauen helburua da elektrizitatean eta sare elektrikoetan espezializatutako ikasle onenak ezagutu, aitortu eta erakartzea da. Bilboko Larraskitu auzoan kokatuta dagoen Berroeta Zentzu Korporatiboan eginiko topaketan, 12 ikaslek parte hartu dute. Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleak egon dira bertan, eta Kantabriako ikasle batzuek ere hartu dute parte. Bizkaiko ikasleak Somorrostro irakas-gunetik eta Elorrieta Erreka Mari LHII-tik joan dira, Gipuzkoakoak ikasleak, aldiz, Urnietako Salestarraketik gerturatu dira.

 

Ekimen hau Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikaria (SEAS) Goi Mailako Heziketa Zikloko bigarren urteko ikasleei zuzenduta dago. Iberdrola Lanbide Heziketara gerturatzeko helburuarekin jaio da eta gazte kualifikatuak etorkizun batean enpresara txertatzeko aukera erraztuko dute. 

Sari hauek Espainiar Estatu mailako 50 ikastetxekin antolatu dira eta 200 ikasleek parte hartu zuten ekainean egin zen lehen fasean. Urrian autonomia erkidego bakoitzeko 10 eta 15 ikasle aukeratu dituzte eta proba presentzialak egin dira. Azaroaren 11tik 17ra finala egingo da Iberdrolak Madrilen duen Campus Iberdrolan. Bertan, 20 finalistek parte hartuko dute proba teknikoak eta dinamikoak egiteko. Finalaren irabazleek sari ekonomikoak jasoko dituzte, eta Iberdrolan praktikak egiteko eta lan boltsan sartzeko lehentasunezko sarbidea izango dute. Izan ere, aitortzen bitartez, enpresa energetikoa Lanbide Heziketara gerturatzea eta gazte kualifikatuak etorkizun batean enpresara txertatzeko aukera erraztea ere bilatzen ari dira.

 
Langile Hezkuntzako ikasleak Iberdrola sariko probetan
Langile Hezkuntzako ikasleak Iberdrola sariko probetan

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain