• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak 15.000 milioi euroko inbertsioa egin asmo du Erresuma Batuan

Iberdrolak 15.000 milioi euroko inbertsioa egin asmo du Erresuma Batuan

Caruna konpainia finlandiarraren erosketa prozesuarekin aurrera jarraitzen du energia konpainiak

Iberdrolako zenbait arduradun, gaur, Bilbon | Argazkia: Iberdrola
Iberdrolako zenbait arduradun, gaur, Bilbon | Argazkia: Iberdrola
2026ko abuztuaren 25a - 16:42

Bilbon bildu dira gaur Iberdrolako Zuzendaritza Batzordea, baita Kontseiluko Batzorde Betearazlea ere, abian diren proiektuen jarraipena egiteko asmoz. Bereziki Erresuma Batuan eta AEBetan abiatutako proiektuen jarraipena izan dute hizpide.

 

Erresuma Batuan 15.000 milioi euroko inbertsioa egin asmo du energia konpainiak, bai energiaren banaketan, bai garraioan. AEBetan, aldiz, martxan da dagoeneko Massachussetsen eraikitako parke eolikoa. 4.000 milioi euroko inbertsioa egin dute bertan.

Emaitzei dagokienez, inbertsio berriek, Espainiako energia sorkuntzaren igoerak eta Brasileko sareen negozioak joera ona berresten dutela argitu du Iberdrolak, azken emaitzen aurkezpenean jakinarazi zuten moduan.

 

Azkenik, bileran Finlandiako Caruna konpainia elektrikoa erosteko prozesuaren jarraipena egin dute. 5.000 milioi eurotako merkatu balioa du banatzaile finlandiarrak, eta haren salerosketa pasa den uztailean adostu zuen Iberdrolak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain