Iberdrolak 1.700 kilometroko linea elektrikoa eraikiko du Brasilen

1.000 milioi euroko inbertsioa suposatuko luke eta 11.000 lanpostu baino gehiago sortuko lituzke

Iberdrolaren linea elektrikoetako bat Brasilen | Argazkia: Iberdrola Iberdrolaren linea elektrikoetako bat Brasilen | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak Neoenergia filialaren bidez, orain arte egin duen linea elektrikorik handiena egingo du Brasilen, 1.700 kilometrokoa. Proiektuaren bidez, Brasilgo Minas Gerais eskualdeko iparraldearen transmisio-ahalmena handitu nahi du, bertako iturri berriztagarriek sortzen duten energia jariatzeko. 500 kV-ko tentsioa duten hiru linea eta 440 kV-ko linea bat eraikiko ditu bertan. Halaber, New Bridge 3 izeneko azpiestazio berria ere eraikiko du, 500 kV-koa.

Behin kontratua izenpetuta, linea elektrikoa eraikitzeko 60 hilabete izango ditu Iberdrolak eta, konpainiaren aurreikuspenen arabera, proiektuak 11.000 lanpostu inguru sortuko lituzke.

Brasil hazten ari den merkatuetako bat da Iberdrolarentzat,  konpainiak jada martxan diren 2.300 kilometro transmisio-linea baititu herrialdean eta beste 4.000 kilometro baititu eraikitzen Brasilgo bost eskualdetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK