Iberdrolak 4.340 milioi euro irabazi ditu 2026ko lehen seihilekoan, iazko epe berean baino %22 gehiago. Energia konpainiak azaldu duenez, Erresuma Batuko, AEBetako eta Brasileko sareetan eginiko inbertsioei esker lortu ditu mozkinak handitzea. Izan ere, orotara 7.000 milioi euroko inbertsioak egin ditu, 2025ko lehen seihilekoan baino %25 gehiago, eta inbertsio guztien %70 egin dira hiru herrialde horietan.
Sare elektrikoan egindako inbertsioak 4.400 milioi eurokoak izan dira, inbertsio osoaren bi heren baino gehiago. Gauzak horrela, sareetako aktiboak %11 handitu ditu Erresuma Batuan, %12 AEBn eta %18 Brasilen.
Era berean, beste 2.200 milioi euro inbertitu ditu energia sortzeko azpiegituretan, horietatik %70 energia eolikoan eta itsas energian.
Mexikon eginiko zenbait zentral termikoren salmentak ere hauspotu du energia konpainiaren irabazi kopurua. Ebitda %7 handitu du, 8.050 milioi euroraino eta 2025eko emaitzari esker 4.500 milioi euro banatu ditu dibidenduetan, iaz baino %12 gehiago.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta