• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak 2.500 milioi euroko kreditu-lerroa sinatu du nazioarteko 32 bankurekin

Iberdrolak 2.500 milioi euroko kreditu-lerroa sinatu du nazioarteko 32 bankurekin

Likidezia areagotu eta finantzazio iturriak dibertsifikatu nahi ditu energia konpainiak. Brasilgo sare elektrikoa indartzeko 300 milioi euroko mailegua izenpetu du Europako Inbertsio Bankuarekin

    Argazkia: EnpresaBIDEA
    Argazkia: EnpresaBIDEA
    2025eko uztailaren 16a - 13:48

    Iberdrolak 2.500 milioi euroko kreditu-lerroa izenpetu du gaur mundu osoko 32 bankurekin. Bost urteko kreditua izango da, bi urte gehiago luzatzeko aukera izango duena, eta energia konpainiaren likidezia sendotu (urtearen lehen hiruhilekoan 20.900 milioi eurokoa zen) eta finantzazio iturriak dibertsifikatzea du helburu.

     

    Avangridek, Iberdrolaren AEBetako filialak ere parte hartu du eragiketan, energia konpainiaren egungo inbertsio gehienak Estatu Batuetara bideratzen baitira. Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak adierazi duenez, "Eragiketa honek sareetan, berriztagarrietan eta biltegiratzean egiten dituzten inbertsioak handitzen jarraitzeko gaitasuna indartzen du. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, besteak beste, elektrifikazioaren ondorioz izandako eskariaren hazkunde handiari erantzuteko.” Kreditu-lerro horrek erakusten du, beste behin ere, nazioarteko finantza-komunitateak erabateko konfiantza duela gure hazkunde-estrategian”, adierazi du.

    Brasilgo sare elektrikoa garatzeko 300 milioi euro

    Era berean, Iberdrolak 300 milioi euroko mailegua sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB), Brasilen sare elektrikoen garapena finantzatzeko. Maileguan hamar urteko epea izango du, eta EIB eta Neoenergia Coelba Iberdrolaren Brasilgo enpresa banatzaileak izenpetu dute akordioa.

     

    Finantziazio hori Europako Batasunaren Global Gateway egitasmoaren baitan kokatzen da, energia, garraioa eta digitalizazioa bezalako funtsezko sektoreetan inbertsio jasangarriak mobilizatzea helburu duena. EIBk Brasilgo sare elektrikora bideratutako lehen mailegua izango da.