• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak 700 milioi euroko mailegua lortu du Ingalaterra eta Eskozia ur azpitik lotzeko

Iberdrolak 700 milioi euroko mailegua lortu du Ingalaterra eta Eskozia ur azpitik lotzeko

Interkonexio berriak Erresuma Batuko "segurtasuna eta autosufizientzia" sustatzea du helburu

Sanchez Galan, Rachel Reeves Ekonomia ministroarekin | Argazkia: Iberdrola
Sanchez Galan, Rachel Reeves Ekonomia ministroarekin | Argazkia: Iberdrola
2026eko martxoaren 25a - 10:58

Britainia Handiko gobernuaren menpeko National Wealth Fund fundazioak 700 milioi euro inguruko —600 milioi liberako— finantzazioa iragarri du Iberdrolarentzat, EGL4 Eastern Green Link 4 delakoa finantzatzeko. Azken hori Ingalaterra eta Eskozia urpetik lotuko dituen interkonexio elektrikoa da, Erresuma Batuko segurtasuna eta autosufizientzia bultzatzea bilatzen duena. Izan ere, ahalbidetuko du erregai fosilekiko menpekotasuna txikitzea, enpresatik adierazi dutenez.

 

Interkonexio berriak ahalbidetuko du 1,5 milioi etxe britainiar hornitzea. Izan ere, 2.000 MWko gaitasuna izango du, eta elektrizitatea garraiatzea ahalbidetuko du Fifetik (Eskoziatik) Norfolkera (Ingalaterrara). 530 kilometrotan 525.000 voltio garraiatzeaz ari gara, zehazki. 

Operazio hori ez da National Weatlh Fundek finantzatu duen bakarra Iberdrolarentzat. 2025eko maiatzean zazpi proiektu handi garatzeko beste 600 milioi libera jaso zituen entitatetik, ScottishPower delakoaren elektrizitatea garraiatzeko. Orotara, beraz, 12.000 milioi euroko finantzazioaz ari gara 2028ko amaierara arte.