2022ko uztailaren 6a - 13:10
Iberdrolak ohar bidez jakitera eman duenez, bere 600.000 akziodunen artean akzioko 0,274 euroko dibidendu osagarria banatuko du. Euskal Autonomia Erkidegoan 63.000 akziodun baino gehiago izango lirateke onuradun. Hala, aurreko urtetik %6,4 handiagoa izango da akziodunak jasoko duen ordainsaria.
Iberdrolako akziodunek hiru aukera dituzte: dibidendu osagarriari dagokion zenbatekoa (akzioko 0,274 euro) zuzenean eskudirutan jasotzea; esleipen-eskubideak merkatuan saltzea; edota taldetik liberatutako akzio berriak doan lortzea. Hiru aukerak ez dira baztertzaileak eta, beraz, akziodunak hiruretako bat hauta dezake edota alternatibak beren lehentasunen arabera konbina ditzake.