• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak energia berriztagarriz hornituko ditu Gestampen Europako plantak 10 urtez

Iberdrolak energia berriztagarriz hornituko ditu Gestampen Europako plantak 10 urtez

Bi enpresek izenpetu duten akordioaren arabera, 660.000 MWh eskainiko dizkio Ibedrolak Gestampi

Guztizkoaren %80 jatorri eolikokoa izango da | Argazkia: Iberdrola
Guztizkoaren %80 jatorri eolikokoa izango da | Argazkia: Iberdrola
2026eko martxoaren 31a - 12:00

Iberdrolak eta Gestampek PPA energia erosteko hitzarmena sinatu dute datozen hamar urteetan lehenak energia berriztagarriz hornitu dezan bigarrena. Zehazki, Europako hainbat lantegiri eragingo die salerosketa akordioak, eta orotara 660.000 MWh energiako eskaintza izango da. PPAk ahalbidetuko du, beraz, instalatutako gaitasunaren 34 MW kubritzea, %80 energia eolikoarekin, eta %20 fotovoltaikoarekin.

 

Hitzarmenaren bitartez, automozioko osagai metalikoak ekoizten dituen enpresak "epe luzera bermatuta izango du" energia berriztagarriaren horniketa, eta prezio egonkor eta "lehiakor" batekin. Era berean, deskarbonizazioa sustatzeko ezinbesteko pausoa ematen lagunduko dio.

Ibedrolarentzat, aldiz, PPA zorroa zabaltzeko aukera da. Gainera, konpainiatik azpimarratu dute "indartu" egiten duela "bere papera industria-sektorearen bazkide estrategiko gisa". Pexapark Renewables Market
Outlook 2026 txostenean jasotzen denez, halako salerosketa gehien egiten dituen eragilea izaten jarraitzen du Iberdrolak Europa mailan hirugarren urtez.