• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak instalazio fotovoltaiko berri bat eraiki du Alemanian

Iberdrolak instalazio fotovoltaiko berri bat eraiki du Alemanian

Salzgitter AG altzairu enpresarekin 15 urterako akordioa du itxita. Sortutako elektrizitatea altzairua ekoizteko erabiliko da

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2026eko urtarrilaren 7a - 11:11

Iberdrolak nazioarteko sarea elektrifikatzeko negozioan buru-belarri jarraitzen du, eta horren erakusle, Alemaniako Schadewohl udalerrian azpiegitura fotovoltaiko berri bat eraiki du. Salzgitter AG altzairu enpresarentzako energia sortuko du instalakuntzak, eta 92.000 plaka fotovoltaiko izango ditu, urtean 60 gigawatt orduko sortuko dituztelarik.

 

Iberdrolak neurtu du 20.000 etxebizitzentzako energia sortuko duela plantak, eta 23.000 tona CO2 isurtzea saihestuko duela. Halaber, sortutako elektrizitatearekin “altzairu berdea” ekoiztuko dela jakinarazi du energia konpainiak.

Proiektu hau Iberdrolak eta Salzgitter AGk sinatutako akordioaren parte da. Bi aldeek adostu dute 15 urtez energiaren salerosketa egitea, eta guztira 900 GW orduko hornitzea.

 

Planta fotovoltaikoa eraikitzerako garaian, Iberdrolak Solarpro, P&Q eta EMT konpainien laguntza izan du, baita tokiko zenbait enpresena ere.