Iberdrolak konpainiako profesional beteranoenak aitortzeko ohiko topaketa egin du. Enpresan 25 eta 40 urte eman dituzten langileak eta aurreko urtean erretiroa hartu zutenak bildu dituzte Bilbon. Pedro Azagra, Iberdrolako CEOa bertan egon da eta profesional guztien lana, esfortzua eta konpromisoa eskertu ditu. Langileen ekarpena ezinbestekoa izan dela adierazi du Iberdrolaren hazkunderako eta nazioarteko hedapenerako.
Ekitaldian ere Mario Ruiz-Tagle egon da, Iberdrola Espainiako CEOa. Bertan, enpresaren 125 urteurrenaren ospakizuna dela azpimarratu du eta enpresaren benetako aktiboa Iberdrola familia osatzen duten pertsonak direla adierazi du.
Omenduen artean, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxako langileak egon dira. Beraiekin batera, Asis Canales Iberdrolako Euskadiko delegatua eta konpainiaren Baliabide eta Zerbitzuen zuzendari globala; José Sáenz de Argandoña Iberdrola Espainiako Giza Baliabideen zuzendaria; Javier Arriola i-DEren Iparraldeko zuzendaria; Julio Castro Iberdrola Renovables enpresako zuzendari nagusia; David Martinez Iberdrola Espainia enpresako Bezeroen zuzendaria; eta Estibaliz Goñi i-DE enpresako Prozesu eta Teknologiaren zuzendaria egon dira besteak beste.
Iberdrolari eskainitako urteengatik oroigarria jaso dute profesionalek. Enpresan 40 urte daramatzaten langileek erloju bat jaso dute, eta 2025ean 25 urte egin dituzten jarduneko langileei oroimenezko plaka pertsonalizatu bat eman zaie.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta