Iberdrolak maiatzaren 29an egingo du batzar nagusia

Besteak beste, Pedro Azagraren kontseilari exekutibo izendapena bozkatu beharko dute akziodunek

Ignacio S. Galán | Argazkia: Iberdrola
Ignacio S. Galán | Argazkia: Iberdrola
2026eko martxoaren 18a - 09:16

Iberdrolako urteroko asanbleak badu data harrezkero: maiatzaren 29an egingo da. 2025eko emaitzak onartzeaz gain, Pedro Azagra kontseilari exekutibo gisa onartzeko bozketa egingo da egun horretan, baita hainbat kontseilari independente onartzekoa ere, zehazki, María Ángeles Alcalá Díaz, Isabel García Tejerina —Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumeneko ministro ohia— eta Anthony L. Gardner. Era berean, kontseilari independente berri baten bozketa izango da mahai gainean, Marina Freitas Grossi Brasilgo Garapen Jasangarriko Kontseilu Enpresarialeko presidentearena, Refina Helena Jorge Nunesen ordezko gisa. 

 

Azagra ekainean izendatu zuten kontseilari exekutibo, kooptazio bitartez eta akziodunen hurrengo batzarra egin bitartean —maiatzekoa, alegia—. Ordura arte Iberdrolak AEBn duen Avangrid filialaren kontseilari delegatua zen, eta Armando Martínez ordezkatu zuen karguan.

Iazko urtea 6.825 milioi euroko irabazieekin itxi zuen Iberdrolak, inoizko emaitza onenekin, 14.460 milioi euro inbertituta. Hala, akzioko 0,427 euroko dibidendu osagarria proposatuko die akziodunei, joan den otsailaren 2an jasotako akzioko 0,253 euroei gehituko zaiena. Zifra orokorrak hartuta, 4.500 milioi euro bideratuko dira dibidenduetara. 

 

Aipatutako arloak ez ezik, 23 akordio proposamen izango dira orotara batzarrean, besteak beste KPMG berriro hautatze sozietatearen kontuen auditoretzarako edota lan horren arduradun PwC izatea 2027 eta 2029 urte bitartean. 

2026an bere 125. urteurrena ospatuko du.