Iberdrolak Brasilen duen Neoenergia filialaren portzentaje handiagoa izango du, %14,2 gehiago zehazki, erosketa eskaintza publikoa enkantean jarri ondoren. Guztira, 5.862 milioi erreal brasildar —980 milioi euro inguru— ordainduko ditu konpainiagaren parte hori eskuratzeko. Akzioko, beraz, 33,77 erreal brasildar dira.
Ez da baztertzen Ignacio Sánchez Galán buru duen energia konpainiak Neoenergiaren kapitalaren guztizkoa erostea 2026ko bigarren hiruhilekoa amaitu baino lehen, brasilgo enpresak aukera baitu baztertzeko eskubidea egikaritzeko. Eskaintza Brasilen burtsatik kanpo uzteko orain arteko transakzio handienetako bat izan da, eta herrialdean onarpen-maila handia izan du.
Neoenergia herrialdeko lehen banaketa-taldea da bezero kopuruari erreparatuz gero. 40 milioi brasildar inguru hornitzen ditu Bahia, Rio Grande do Norte, Pernambuco, Sao Paulo, Mato Grosso do Sul eta Brasilia estatuetako bost banatzaileren eta 18 garraio-lineen bitartez. 725.000 kilometro baino gehiago ditu banaketa elektrikoko lineetan, 8.000 kilometro garraio-lineetan, eta 3.600 MW sorkuntza berriztagarrian, batez ere hidroelektrikoan.