• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak sare elektrikoaren hobekuntzan inbertsioa bikoiztuko du

Iberdrolak sare elektrikoaren hobekuntzan inbertsioa bikoiztuko du

300 hornitzaile bildu ditu Iberdrolak Madrilen, 6.000 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duela azaltzeko

Ignacio Galán Iberdrolako presidente exekutiboa | Argazkia: utzitakoa
Ignacio Galán Iberdrolako presidente exekutiboa | Argazkia: utzitakoa
2026ko azaroaren 10a - 16:52

Iberdrolak bere hornitzaile nagusiekin topaketa egin du San Agustín de Guadalixen (Madril) duen Formakuntza eta Berrikuntza Kanpusean. Bertan, 300 enpresa inguru bildu dira. Topaketa honen helburua sare elektrikoaren inbertsio berriak batera planifikatzea da.

 

Elektrizitate-enpresak bere inbertsioak bikoiztea aurreikusten du eta 2027 eta 2030 bitartean 6.000 milioi euroko langa pasa daiteke. Inbertsio hauen helburua oinarrizko azpiegiturak indartzea da eta etxebizitzetan, enpresetan eta industrian erabiltzen den elektrizitatearen eskariaren hazkundeari modu egokienean erantzutea da. 2027rako Iberdrolak 1.200 milioi euro erabiliko ditu arlo honetan.

Topaketa honetan, Galanek azpimarratu du “urte asko iraungo duen hazkunde-ziklo berri bat” hasi dela. Inbertsio-plan handiak gauzatzeko, hornikuntza-kate indartsu bat behar dela nabarmendu du. Bilera honetara gerturatu diren enpresen artean ABB, Arteche, Eiffage, Elecnor, Faramax, General Electric, Ingeteam, Ormazabal, Hitachi, Siemens eta Schneider egon dira. Beraiekin, Ignacio Sánchez-Galan Iberdrolako erosketetako zuzendaria eta Eva Mancera i-DEeko kontseilari delegatua egon da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain