Sistema elektrikoaren erronka nagusiak aztertu egin ditu Iberdrolako i-DE banaketa-enpresak urtero EAEn egiten duen topaketan. Hogeita laugarren edizio honetan, Javier Arriola parte hartu du, i-DEren Iparraldeko eskualdeko zuzendaria eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Sare Negozioaren arduraduna.
Elektrifikazioa pixkanaka areagotzen ari da, elektrizitatearen pisua etxeetan, enpresetan, industrian eta garraioan areagotu da. Aldi berean, eskuragarri dauden baliabide berriztagarriak hobeto aprobetxatzea, kanpoko energia-mendekotasuna murriztea eta horniduraren segurtasuna indartzea ahalbidetzen du elektrifikazioak. Egoera honetarako, sare elektrikoak estrategikoak dira eta eskaera handiago horri aurre egiteko, sare elektrikoek proiektu industrial, logistiko eta enpresarial berriak aurrera eraman behar dituzte.
Topaketan zehar, i-DE banaketa enpresak bere lehentasunak hiru ardatzetan ezarri ditu: elektrifikazioan, inbertsioetan eta bikaintasun operatiboan. Horretarako, EAEko hazkunde ekonomikoaren oztopo ez izateko, sarearen garapena prestatu eta aurreratu behar dela adierazi dute. Inbertsioari dagokionez, konpainiak bere azpiegiturak garatzen eta modernitzatzen jarraituko duela adierazi dute, sistema elektrikoaren malgutasuna eta erresilientzia bermatzeko. Bikaintasun operatiboari dagokionez, pertsonen segurtasunean jarri dute helburua. Sarea kalteak sor ditzaken fenomeno meteorologikoen aurrean lan egiten ari direla adierazi dute topaketan zehar.

Adimen artifiziala eta digitalizazioa prozesu berri honetan garrantzia handia izango duela jakinarazi da. Datuen erabilera aurreratuak eta tresna teknologikoen erabilera berriek planifikazio hobea lortu dezakete, eta modu horretan, kudeaketako denborak murriztu daitezke, prozesuak hobetu eta sarearen beharrei aurre egiteko gaitasuna handitu daiteke. Arriolak azpimarratu du "oraina elektrikoa dela eta hori posible egiten duen sareak batera eraikitzen ari gara". i-DE enpresak EAEn 23.000 km-ko linea elektrikoa du eta 11.916 eraldaketa zentro eta 165 azpiestazio ditu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta