• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolako Akziodunen Batzar Nagusiak % 98ko babesa eman dio konpainiaren kudeaketari

Iberdrolako Akziodunen Batzar Nagusiak % 98ko babesa eman dio konpainiaren kudeaketari

Ignacio Galan Iberdrolako presidentearen esanetan, gasaren prezioaren igoerak “ez die Iberdrolako bezeroei eragingo”

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea aurreko Akziodunen Batzar Nagusian | Argazkia: Iberdrola
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea aurreko Akziodunen Batzar Nagusian | Argazkia: Iberdrola
2022ko ekainaren 17a - 16:05

Ignacio Galan Iberdrolako presidentea Sozietateko 600.000 akziodunei zuzendu zaie Akziodunen Batzar Nagusian. Bilboko Iberdrola dorretik egindako hitzaldian, konpainiak trantsizio energetikoa bizkortzen laguntzeko duen inbertsio-konpromisoa berretsi du: 9.940 milioi eurora iritsi diren inbertsioek aurreikusitakoa baino “erritmo biziagoan” haztea ahalbidetu dietela azaldu du.

 

Inbertsiogile instituzionalen, nazionalen eta nazioartekoen partaidetza %72koa izan da, 2021eko batzarretik sei puntu handitu da. Gai-zerrendan sartutako akordio-bloke guztiei % 98ko baiezko botoa eman diete akziodunek, bai kudeaketaren eta kontu-auditoretzaren emaitzei, gobernantza- eta jasangarritasun-sistemari eta ordainsariari, eta baita Administrazio Kontseiluari eta baimen eta ahalmenen eskuordetzari ere.

Presidenteak jakinarazi duenez, 2021ean salmentekin 39.114 milioi euro irabazi zituzten, 2020ko ekitaldian baino % 18 gehiago. Taldearen mozkin operatiboa, gainera, 12.006 milioi eurokoa izan zen, aurreko ekitaldian baino % 19 handiagoa. Era berean, konpainiak ia sei aldiz biderkatu du mozkin operatiboa, lau bider baino gehiago irabazi garbia eta zazpi bider aktiboak, 141.000 milioi euro baino gehiagora iritsiz.

Egungo testuinguruari dagokionez, presidenteak azaldu du gasaren prezioaren igoera “eragin negatiboa” izaten ari dela konpainian, aurtengo prezio finkoko kontratuak itxita dituelako. Hala ere, argitu nahi izan du igoera horrek “ez duela bezeroengan inolako eraginik izango”. I

 

Bestalde, Iberdrolak berriztagarrien arloan egindako lana, finantzaketa berdea eta merkatu egonkor eta erakargarrietan egindako hedapena azpimarratu nahi izan ditu. Eta amaieran, aurtengo datuak ematera ere ausartu da, bere hitzetan, “Iberdrolak 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabaziak izango ditu aurten”.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain