
Ayesak Donostiako Kursaal Jauregian bildu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, enpresa zein ekonomia arloko 600 gonbidatu, munduko teknologia fabrikatzailerik handienekin batera, Ibermaticaren 50. urteurrena ospatzeko.
1973an eratua, informatika arloko aholkularitzan jardun zuen lehenetarikoa izan zen. Horrez gain, Ibermatica EAEko IKT sektorearen hazkundea nahiz finantza, industria eta beste sektore batzuetako digitalizazioaren garapena bultzatu zituen enpresa ekimen berritzailea izan zen.
Egun, mende erdi geroago, Ayesaren barruan, zerbitzu digitalen hornitzaileen lehen bost onenen artean kokatu da. Taldeak 640 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta teknologian eta ingeniaritzan espezializatutako 12.000 profesional inguru ditu lanean.
Hala, Jose Luis Manzanares Ayesako arduradunak, Ibermatica Fundazioaren sorrera iragarri du, berrikuntza, prestakuntza, enplegua eta gizarte erantzukizun korporatiboa sustatzeko. Argi utzi nahi izan du EAEren aldeko apustuari eutsiko diotela, eta 2026ra bitarte 5.000 enplegu inguru sortuko dituztela, horien herenak EAEn.