Ibermaticak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu

Argazkia: Ibermatica/Wikimedia commons
Argazkia: Ibermatica/Wikimedia commons
2022ko apirilaren 28a - 08:25
Eg. 2022ko apirilaren 28a - 18:24

Ibermaticak 2021ean 276 milioi euroko negozio zifra lortu zuen, aurreko urtean baino % 8,8 gehiago. Mozkina, aldiz,  11,3 miliokoa izan zen, % 54,8 handiagoa, enpresak berak ezarritako helburuen gainetik.

 

Bilakaera positibo honek bi oinarri nagusi ditu, alde batetik Advaced Solutions arloaren hazkundea, negozio digitala eta azken plan estrategikoetan abiatu den negozio berria biltzen duena, eta bestalde kontratuen berritze tasa, % 90 baino altuagoa. 

Advanced Solutionsen arloak 119,5 milioi euro fakturatu zituen 2021ean, aurrko urtean baino % 53 gehiago. Eraldaketa digitala, Hybrid IT (hodeiko zerbitzuak),SAp eta SAP zerbitzuak izan dira garrantzi gehien izan dutenak.

 

2022ko helburuei dagokienez, Ibermaticak hazkunde mailari eustea du helburu. Hala negozio zifra %5ean gehitzea aurrikusten du mozkina 1,6 milioitan handituz. Ibermaticak langile kopurua  ere handitzeko asmoa du, 5.000 profesionaletako plantillara helduz, iazkoa baino 1.000 gehiago.

Helburu hauek betetzeko Ibermatica hiru ardatz estrategikotan oinarrituko da: Next Generation funtsen kudeaketa, horretarako talde propioa osatu delarik, berrikuntzaren aldeko apostua eta bere profesionalak zaintzea, horretarako eremu digitalean lanean aritzeko tresnak egokituz.