• ENPRESAK GAUR
  • Ibernovak 650.000 euro eskainiko ditu ETEn digitalizazioa bultzatzeko

Ibernovak 650.000 euro eskainiko ditu ETEn digitalizazioa bultzatzeko

Hiru milioi euro baino gutxiago fakturatzen duten enpresentzako laguntzak emango ditu euskal konpainiak

Software industrialak egiten ditu Ibernovak | Argazkia: iStock
Software industrialak egiten ditu Ibernovak | Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 24a - 12:24

Ibernova konpainiak Impulsa izeneko programa abiarazi du, enpresa txiki eta ertainetan eraldaketa digitala bultzatu asmoz. Euskal enpresak 650.000 euroko inbertsioa egingo du 2027aren amaierara arte, eta helburu du enpresei soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzea beren produktibitatea, trazabilitatea eta eraginkortasuna handitzeko.

 

Ibernovak Donostian du egoitza nagusia, eta Elgoibarren, Bergaran, Derion ditu bulegoak, baita Katalunian, Asturiasen, Madrilen eta Portugalen ere. Industriarako softwareak ekoizteaz arduratzen da eta Iberia du bezero nagusi. Orotara, 250 langile baino gehiago ditu.

Impulsa egitasmoaren bidez, hiru milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten enpresei lagundu nahi die. Konpainiak ohar bidez azaldu duenez, Impulsa “industria-sarearen behar zehatz bati erantzuteko sortu da: digitalizaziorako sarrera-oztopoak murriztea, batez ere hasierako inbertsioa, itzulkinari buruzko ziurgabetasuna eta abian jartzeko konplexutasuna”.

 

Programak bi laguntza aurreikusten ditu. Bi eta hiru milioi euro arteko fakturazioa duten konpainiek urtean 1.500 eurorainoko zuzeneko laguntza jaso ahal izango dute gehienez hiru urtez, urtean 4.500 euroko edo gehiagoko harpidetzetarako. Bi milioi eurotik beherako fakturazioa duten enpresek urtean 1.800 eurorainoko zuzeneko laguntza jaso ahal izango dute, gutxieneko harpidetza-baldintza berberekin.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain