
2025eko otsailaren 5a
Eg.
2025eko otsailaren 5a
Tuterako Icer Brakes enpresak %50 handitu du produkzioa 2020. urtetik gaur egunera. Atzo bisitatu zuten Alejandro Toquero Tuterako alkateak eta Irune Garcia Industria zinegotziak Icer Brakesen egoitza, Rubén Llánder zuzendari nagusiaren eta beste hainbat langileren eskutik. Izan ere, udalbatza bisitak egiten ari da hiriko enpresetara, bakoitzaren beharrak eta eskakizunak zein diren jasotzeko.
Enpresa nafarrak balaztatze-soluzioak ekoizten ditu, betiere, jasangarritasuna aintzakotzat izanik. Gaur egun, esportatu egiten dute ekoizten dutenaren %85a, 60 herrialde baino gehiagotara. 350 langile ditu taldeak, eta duela gutxi planta fotovoltaikoa handitu dute, helburu izanik autoekoitzitako energia %35era handitzea.