• ENPRESAK GAUR
  • Idoia Aguillo da Vital Fundazioko zuzendari exekutibo berria

Idoia Aguillo da Vital Fundazioko zuzendari exekutibo berria

Industria ingeniaria AMPEAko eta EnpresariAK Euskadiko presidentea ere bada

Idoia Aguillo Otaduy | Argazkia: Vital Fundazioa
Idoia Aguillo Otaduy | Argazkia: Vital Fundazioa
2025eko apirilaren 9a
Eg. 2025eko apirilaren 9a

Idoia Aguillo Otaduy izendatu dute Vital Fundazioko zuzendari exekutibo berri, hala erabaki baitu fundazioko patronatuak. Ekainean hasiko da lanpostu berrian. Aguillo aukeratu dute zuzendari exekutibo berri Arabako gizarteak eta bertako enpresek dituzten erronkei aurre egiteko “aukeren ikuspegi zabala” duelako, baita ezagutza espezifikoa duelako “ekintzailetzarekin, eta elkarteen eremuarekin zein erakundeekin lotutako proiektuen kudeaketarekin”.

 

Aguillo industria ingeniaria da, Business Administration masterra burutu zuen, eta hogei urteko esperientzia zabala du industriaren eta enpresen merkataritza- zein operazio-garapenen alorrean. Giroa Veoliako zuzendari gerentea izan zen, eta egun Circeteko energia arloko zuzendari nagusia da Espainian.

Horrez gain, AMPEA Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko egungo presidentea da, baita EnpresariAK Euskadikoa (Emakume Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioa) ere.