Ikerlan Nvidiarekin elkartu da sistema txertatuetan eta adimen artifizialean hazten jarraitzeko

Lankidetzari esker, Ikerlanek Nvidia Jetson plataformarako sarbide aurreratua izango du. Plataforma hori mundu mailan liderra da robotak, dronak eta makina autonomoak bezalako sistema mugikorretan errendimendu handiko adimen artifizialeko hoditeria exekutatzen

Jetsonen gailuetako bait | Argazkia: Ikerlan Jetsonen gailuetako bait | Argazkia: Ikerlan

Ikerlanek ohar bidez jakitera eman duenez, Nvidia Partner Networkekin egin du bat, industria sareari adimen artifizialeko teknologiarik aurreratuenak eskaintzeko. Nvidia Jetson abangoardiako adimen artifizialeko konputazio plataforma nagusia da, milioi bat garatzailetik gora dituena. Aurrez entrenatutako AA ereduei, softwarea garatzeko multzoei (ADK), eta Jetson gama osoko teknologia natiboarekin duten bateragarritasunari esker, makina adimendunen fabrikatzaileek eta AAren garatzaileek softwarearen bidez definitutako kalitate handiko funtzioak sortu eta ezar ditzakete robotikara bideratutako gailu integratu eta periferikoetan.

Plataformak hainbat tresna eskaintzen ditu informazio kopuru handiko konputazioak egiteko eta robotak, dronak, ibilgailu autonomoak eta adimen artifizialak bultzatutako funtzio kritikoak dituzten beste makina autonomo batzuk garatzeko eta ezartzeko.

Hain zuzen ere, mundu mailako erreferentzia den plataforma horretara izango du sarbidea aurrerantzean Ikerlanek. Hala, bere inguruko industriari irtenbide aitzindariak ematen jarraitu ahal izango du, horien lehiakortasuna bultzatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK