• ENPRESAK GAUR
  • Imat konpainia arabarra erosi du Mirai Investments taldeak

Imat konpainia arabarra erosi du Mirai Investments taldeak

Innometal metala transformatzeko dibisioaren parte izango da Imat

Aireportuetarako altzariak egiten ditu Imatek | Argazkia: Imat
Aireportuetarako altzariak egiten ditu Imatek | Argazkia: Imat
2025eko uztailaren 29a - 11:28

Mirai Investments konpainiak Imat enpresa arabarra erosi du. 50 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresak, Jundizeko poligonoan (Gasteiz) kokatuta dago eta aireportuko altzariak egiten espezializatzen da. Hala, Mirai Investmentsek Finantzen Euskal Institutuarekin, Vital Fundazioarekin eta Irene Carmen Lequericaren family office-arekin batera bultzatutako Innometal izeneko metala transformatzeko dibisioan sartu da Imat.

 

1974an sortu zen Imat, eta 2024 urtea bost milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen. Ekoizpenaren %80 baino gehiago esportatzen du, eta ekoitzitakoa mundu osoko azpiegituretan erabiltzen da, bai Europan, bai Amerikan, bai Afrikan, baita Asian ere. Aena konpainia da Imaten bezeroetako bat, besteak beste.

Mirai Investmentsen dibertsifikazio estrategiaren baitan egin da erosketa, helburu izanik tokikoak diren eta industria balio handia duten enpresak integratzea.