inBiotek 500.000 euroko finantzazio erronda itxi du

Datozen urteetan merkatu berrietan sartzeko asmoa erakutsi dute eta plantilla handitzea ere aurreikusten dute

Argazkia: InBiot
Argazkia: InBiot
2024eko ekainaren 13a - 11:47

Barrualdeko airearen kalitatea monitorizatzeko eta hobetzeko soluzio berritzaileetan espezializatutako inBiot enpresak, 500.000 euroko finantzaketa erronda bat itxi duela iragarri du. 250.000 euro jarriko dituzte Mondragon Sustapen Funtsak eta Sodenak, Nafarroako Gobernuaren menpe dagoen sozietate publikoak.

 

Xabier Alaez inBiot enpresako zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, "finantzaketa-erronda hau urrats esanguratsua da enpresaren ibilbidean, Espainian duen lidergoa berretsiz eta hazkunde etapa berri baten hasiera ezarriz". Sodenako zuzendari gerenteak, Iñaki Larrayak adierazi du inBiot eraikinen barruko airearen kalitatea neurtzeko "erreferentea" dela. Eta inbertsio berri horri esker, Nafarroan hazteko eta sendotzeko dituen planekin jarraituko duela.

Alberto Bermejok, Clave Capital erakundeko funts zuzendariak, Nafarroako enpresaren hazkundea nabarmendu du: "Pozik gaude inBiot taldeari laguntzeagatik. Haien ekipoak eta plataformak probatu ditugu, eta gela bateko aireztapena aktibatzean lortzen den energia-aurrezpena handia dela egiaztatu ahal izan dugu, airearen kalitatea aurrez zehaztutako parametro batzuetatik jaisten denean soilik".

 

Ibilbide motza

inBiot enpresa orain dela sei urte sortu arren, aitzindari bihurtu da barrualdeetako airea monitorizatzeko eta kontrolatzeko irtenbide osoa eta malgua eskainiz. Azken urteetan lan taldea azkar handitzea lortu du, eta denera hemeretzi profesionaleko talde bat osatzen dute. Ikerketan eta garapenean duen ikuspegi bati esker, datozen hiru urteetan plantilla handitzea espero dute, hogeita zortzira iritsita aurreikusita.

Horrela, gaur-gaurkoz, Estatu mailako eraikin askotan dago instalatuta inBiot enpresaren sistema. Halaber, dagoeneko hasi dira Erresuma Batuko eta Irlandako merkatuetan sartzen.