• ENPRESAK GAUR
  • Industria-makinen piezak ziberseguruak diren ala ez neurtzeko akreditazio ofiziala lortu du Orbikek

Industria-makinen piezak ziberseguruak diren ala ez neurtzeko akreditazio ofiziala lortu du Orbikek

Kooperatibaren zibersegurtasun laborategiak ENACen akreditazioa jaso du

Argazkia: Orbik
Argazkia: Orbik
2026ko azaroaren 19a - 14:10

Aurki, enpresek derrigorrez ziurtatu beharko dute beren produktuak seguruak direla Europan saldu ahal izateko. Eta pauso horretan aliatu izateko ezinbesteko pausoa eman du Orbik Cybersecurityk: eurak eskaintzen duten zibersegurtasun laborategiak ENAC Espainiako akreditazio erakunde ofizialak ematen duen ISO/IEC 17025 arauaren akreditazioa lortu du. "Zigilu" horrek bermatzen du laborategiak zorroztasunez eta independentziaz lan egiten duela, eta nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren araberako entsegu lanak egin ditzakeela, industria-makinen piezak ziberseguruak diren ala ez neurtzeko mundu mailako estandarrik garrantzitsuena dena. 1etik 4rako segurtasun mailaren eskalan, Orbikek baimena izango du SL2ra bitarteko probak egiteko. 

 

Aipatzekoa da lehen aldia dela ENACek enpresa baten laborategia akreditatzen duena, orain arte zentro teknologikoek soilik lortua baitzuten zigilua. Are gehiago, une erabakior batean iritsi dela nabarmendu dute kooperatibatik. Izan ere, 2024ean indarrean sartu zen Europako Cyber Resilience Act (CRA) arauaren arabera, zibersegurtasun baldintzak bete beharko dituzte elementu digitalak dituzten eta kontinente zaharrean merkaturatzen diren produktu guztiek. Pauso hori 2027ko abenduaren 11tik aurrera derrigorrezkoa izango da, baina 2026ko irailetik jakinarazi egin behar dira aktiboki ustiatzen diren ahultasunak ere.

"Akreditazio honek gure entseguek kalitate- eta fidagarritasun-estandar gorenak betetzen dituztela erakusten du. Fabrikatzaile batentzat, laborategi akreditatu batek igorritakotxostena izateak konfiantza ematen die bezeroen eta merkatuaren aurrean", esan du Jon Ander Agirretxuk, Orbikeko laborategi akreditatuko arduradunak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain