• ENPRESAK GAUR
  • Iparlat enpresako akzioen %17,16 eskuratu du Finkatuzek

Iparlat enpresako akzioen %17,16 eskuratu du Finkatuzek

Funts publikoak konpainiaren egonkortasunaren aldeko apustua egin nahi izan du

Argazkia: Iparlat
Argazkia: Iparlat
2026ko ekainaren 24a - 12:27
Eg. 2026ko ekainaren 24a - 14:03

Iparlat konpainiaren kapitalean sartu da Finkatuz funts publikoa, Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatuta. Nekazaritzako produktuen elaborazioan zein merkaturatzean espezializatutako konpainia da Iparlat, eta egun “erreferentea da” esparruan. Kaiku kooperatiba da haren bazkide nagusia, eta Mercadona zein Eroski bezalako kate handietako bazkide industrial gisa ere jarduten du.

 

Jaurlaritzak gaur aditzera eman duenez, akzioen %17,16 erosi du funts publikoak, “epe luzeko ikuspegi estrategikoan oinarrituta”. Finkatuzek konpainiaren egonkortasuna bermatu nahi izan du, hala nekazaritzako elikagaien balio-kate osoa indartuko dela iritzita. Enpresak lurraldean errotzearen alde egiteko modua ere bada, halako enpresek “lurraldeko ekonomiari egiten dioten trakzio-ekarpen handiari eutsi nahi baitzaio”.

Ez da Finkatuzek eskuratzen duen lehen partaidetza, aurrez CAF, ITP Aero eta Kaiku konpainietan ere inbertsioak egin baititu, besteak beste. “Inbertsio multzo horren helburua da arrastatzeko eta balioa sortzeko ahalmena duten EAEko ekoizpen-sareko trakzio-enpresetan bazkide egonkorraren rola hartzea”, azaldu du Eusko Jaurlaritzak.