Beste urtebetez martxan jarri ditu Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei merkatu berrietara zabaltzeko dirulaguntzak. Zabaldu+ izenpean, aurtengo zuzkidura 13,6 milioi eurokoa izango da denera, aurreko edizioan baino %40 gehiago.
Dirulaguntzen bitartez, enpresek nazioartekotze-prozesuaren edozein fase sustatu ahalko dute, merkatu berrietarako sarbidetik hasita, merkatu baten finkatzeraino, baita dibertsifikazioa sustatu ere. Bestela esanda, informazioa eskuratzea ahalbidetzen duten lanak, egokitzapen tekniko komertzialeko ekintzak edota misioak egitea diruz lagunduko dira Zabaldu+en bitartez.
Itzuli behar ez den finantzaketa izanik ere, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 21ra bitartean egindako proiektuak aurkezteko aukera izango da. Onartutako gastuaren %45 eta %70 artekoa izan ahalko da, langa 75.000 euroan izanik.
Lehen aldiz, gainera, lankidetza-proiektuak aurkeztu ahalko dira, merkatu zorrotzetara sarbidea erraztu asmoz, eta proiektu pilotuak ere aurkeztu ahalko dira. Banakako eta lankidetzako ekintzak konbinatzen diren kasu jakinetan dirulaguntza 110.000 eurora iritsi daiteke, eta proiektu pilotuak diren kasuetan gastuak ez dira aintzat hartu beharko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta