
Gipuzkoako Irundin konpainiak iragarri du Irundin Group taldea sortu duela, Mecanizaciones Alavesas enpresa erosi ostean, hain zuzen ere. Bi enpresek ibilbide luzea dute, hamarkada bat baino gehiago daramatelako lanean botilatze sektoreko makineriaren diseinu eta fabrikazioan. Taldea 80 profesionalek osatuko dute, eta, kalkuluen arabera, negozio-zifra 12 milioi euro baino handiagoa izango da 2025ean.
“Elkar aurkitu –Irundinek eta Mecanizaciones Alavesasek– izan gara azoketan, proiektuetan eta elkarrizketa teknikoetan”, azaldu du Irundinek: “Bi konpainien artean beti lan egin izan dugu modu zorrotz eta zuzenean, eta, orain, kidetasun hori egitura egonkor bihurtuko da”, gaineratu du.

Hala, Irundin Group talde berriak gaitasun handiagoa izan du fabrikatzeko, eraginkorragoa izateko eta lehiakortasuna sustatzeko. Beste kanpo eragilerik gabe aurrera aterako du fabrikazio linea guztia, “360ºko soluzioa eskainita”. Industria taldeak nazioarte mailan hedatzea helburu izan arren, tokikotik lan egingo duela gogorarazi du, “kontrola eta identitatea galdu gabe”.
Irundin Group taldearen sorrera industriarentzako “albiste on” gisa definitu du konpainiak. Aurreikuspenen arabera, datozen bi urteetarako sei milioi euroko inbertsioa egingo du taldeak, bai enpresaren nazioartekotzea bultzatzeko, bai pabiloi berria irekitzeko ere.